ASTEKARIA

2014/12/19
Azken egun honetan aurkezpen gehiago egon dira. Beste taldeen aurkezpenak ikusi ditugu eta pasadan egunean bezala, ordenagailua eta proiektorea erabili dute.

2014/12/18
Gaurko klasean hiru talde egin ditugu aurkezpenak. Aurkezpen hau egiteko, ordenagailua eta proiektorea erabili dugu. Nire taldea, Prezi bat egin dugu aurkezpena egiteko.
Amaitzeko, gure taldeko ebaluazioa egin dugu horri batean eta irakasleari eman diogu.

2014/12/13
Gaurko klasean, lana aurrera eramateko, eginbeharrekoa banandu dugu eta horrela hobeto egingo dugu lan. Josemi eta biok egin dugu Prezi bat gero klase aurrean aurkezteko. Prezia amaitu eta gero lagundu diegu beste kideei dena amaitzeko.

2014/12/2
IKT klasea hasteko, atzoko ariketa amaitu ez dutenak amaitu dute. Ondoren "Egoera birdefinitu" dugu. Hau da, Gidako 5.7. puntua egin dugu.

2014/11/27
Gaurko klasean, gidaren 5.6 puntua egin dugu. puntu honetan, web orrialde batetik informazioa hartu eta taula bat bete dugu. Ondoren "Stites" plataformara igo dugu.
Amaitzeko taldeko akta egin dugu eta Josemik "sites"era igo du.

2014/11/14
Informatikako klasea hasteko, irakurri dugu hurrengo artikulua: Como enfrentarse a los jetas y a los pasotas. B. Oakley, R.M. Felder, R. Brent y I. Elhaj. Gure artean hitz egin dugu testuan esaten zuena komentatuz. Ondoren beste taldeek hitz egin dutena entzun dugu.
Gero, Sites nola eratzen den ikusi dugu eta taldeko fitxa "egela"ra igo dugu.

2014/11/13
Modulo astea izan ondoren, berriro bueltatu gara normaltasunera. Ostegun honetan, Word errepaso txiki bat egin dugu eta ez genekien gauza batzuk ikasi ditugu. Binaka jarriz, ariketatxo bat egin dugu testu bat zuzenduz eta txukunduz.

2014/10/31
Gaurko klasea erabili dugu, aurreko egunean eta etxean landu izan behar genituen blogak taldean lantzeko eta guztion artean komentatu izan dugu indibidualki atera izan ditugun ondorioak eta ekarpenak. Ondoren, behin taldean komentatuta utzita, egelan eskegita zegoen fitxa taldean bete dugu, azkenik hitzaldi laburtxo bat egiteko klasearen aurrean, talde bakoitzak ulertu zuenaren inguruan galdera batzuk jarraituz.

Atzo, egunerokoari informazioa gehitu genion. Ondoren "Creative Commons" web orrialdean lortu genuen gure blogga erabiltzeko baimena, eta bloggaren beheko partean jarri genuen horretarako ikurra. Horrela edonork hartu dezake informazioa gure bloggetik.

Gaurko klasean, bloggarekin jarraitu dugu. Lehenik eta behin erreferentziak sartzen ikasi dugu. Ondoren erloju bat jarri dugu kode baten bitartez. Amaitzeko gure gelako ikaskideen bloggak sartu ditut, nire bloggetik joan ahal izateko.

Gaur ikasi dugu nola egiten den blogg bat. Gaurko klasean, blogg eratzeko modua eta nola erabiltzen den irakatsi digu irakasleak. Irudiak igo, bideoak You Tubetik eta Vimeotik igotzea ere.
Blogg honetan eguneroko bat egingo dugu eta nire blogga, lehen hezkuntzan erabiltzen ahal ditugun IKTak dira.
Besterik gabe espero dut blogg hau zuen gustokoa izatea.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario