Web 2.0
Gero eta gehiago erabiltzen ditugu ordenagailuak, hori dela eta umeei ere erabiltzea erakutsi behar dugula. Web 2.0 ezarri da hezkuntzan hainbat hobekuntza lortzeko. Baina, zer da Web 2.0?
Web2.0 O´Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azka batean oinarritzen direlarik.
Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan jarraitzen du, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.
Orokorrean, webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
Beste aldetik, erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete. Baita ere, solilik webean oinarriturik, hau da, arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzailebatetik kudeatzeko aukera izan behar dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario